XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orro - Ez joanen? Ez joanen, zu? Ez diozula herriko mutil bati amor emanen?.

Berbal bat egiten dautzut beraz!.

(Eta bere lapitza ahoan bustiturik, mihia kanpoan, zirri-zarra hasten da...).

Ez duzula amor emanen? Nik erakutsiko dautzut zer den legea.

Mikolas - Ederki egina!.

Orro - Ixilik! Ez dautzut zuri galdetzen ongi egina den ala gaizki....

Kalixtro Zurxurigaray, berbal bat baduzu... Zoazi jartzerat (Hau badoa irriz).

(Herriko mutilak gibeletik)....

Irri egiten oraino? Bigarren berbal bat egiten dautzut, herriko mutil batez irri egin duzulakotz!.

(Zirrizarra hasten da berriz ere).

Zurxurigaray - Hau bederen ez dut ebatsia!.

Orro - Ixilik! Nik ez dautzut galdegiten ebatsia duzun ala ez.

Zoazi lastersko jartzerat.

(Zurxurigaray badoa).

(Arte hortan Guria beha baitago, irriz hura ere, Orro oihuka hasten zaio).

Eta zuk zer duzu zure apo harmatu begiekin neri behatzeko?.

Hurbil zaite, hunat! (Guria hurbildu eta).

Zer ditutzu izen deiturak?.

Guria - Anton Guria.

Orro - Nun sortua? Guria - Amezpetan.

Orro - Amezpetan? Ez zinen bertze guziak bezala Akelarren sortzen ahal, zu?.

Guria - Nik ez dut naski hortan hobenik!.

Orro - Batere ez dakit! Zertara etorria zinen hunat?.

Guria - Bizarraren jaun huni eginarazterat.

Mikolas - Eta ez du bizar ondorik.

Orro - Ixilik, zu! Zer erran nahi duzu? Ez duela bizar ondorik?.

Ederki! Zure laguntto horri bezala, Anton Guria, zuri ere egiten dautzut berbala!.

Zoazi jartzerat, eta laster, gero!.

Mikolas - Zer herriko mutila dugun Akelarren!.

Orro - Ixilik! Mikolas, zuk ere berbal bat nahi ez baduzu, herriko mutilari behar gabe hainbertze denbora galarazirik...